miércoles, 21 de marzo de 2012

Facebook: izugarrizko 'boom'eko sare soziala


Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko gizarte-sare zerbitzu bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen hasiera, baina orain mundu guztiari irekia dagoen sare bat da.
Oso ezaguna bilakatu zen, negozio modelo berri bat zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen diru sarrera gehienak, baina ez du arrakasta haundirik izan.

 (Iturria: Google Imágenes)
 
2008an jende gehien zuen webgune soziala bilakatu zen, 120 milioi pertsonarekin. Zati handi batean Facebookaren hizkuntza ezberdinetako bertsioak sortzea izan zen horrenbeste jende gerturatzearen arrazoia, urte horretan alemaniarrezko, gaztelaniazko eta frantsesezko bertsioak sortu zituzten eta 2010ean euskarazko bertsioa martxan jarri zen.
                                                                                                               (Iturria: Google Imágenes)

Apur bat azalduta nondik datorren facebooka orain hainbat ezaugarri aipatuko ditut:

-Lagunak: Facebookaren bidez bertan ditugun lagunak aurkitu eta gure zerrendan sar ditzakegu, eta haien zerrendan azaldu. Horrez gain, beraiekin hitz egiteko edota txateatzeko aukera duzu.

-Talde eta orrialdeak: Antzeko interesak dituen jendea elkartzeko erabiltzen den erreminta da. Eta horrela beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera ematen dizun tresna da.

-Horma: Erabiltzaile bakoitzak horma bat dauka, bere lagunek horma hori ikusi dezakete, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikus dezakete.
                                                                                                                          
-Argazkiak: Erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko aukera du, nahiz eta Facebookek argazki "ez egokiak" ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen duen.

-Opariak: Erabiltzaileek beste erabiltzaileei bidali ditzaketen ikono moduko batzuk dira.

-Jokuak: Atal horretan facebooken dauden jokoen berriak ezagutu dezakegu, baita jolastu ere.

Ezaugarri hauetaz aparte, esan beharra daukat Facebooka sare sozialeen artean mundialki esagunenetarikoa dela. Espainian, adibidez, gure artean (gazteen zein helduen artean, 14urtetik 24 urtetara adibidez) ez dela asko erabiltzen, hemen sare sozial erabiliena Tuenti dela esango nuke. Egia esan nik ere agian nahiago dut Tuentia Facebooka baino, baina pentsatzen hasiz gero ez dira oso ezberdinak, guztiz kontrakoa esango nuke, hau da, oso antzerakoak direla eta aukera ia berdinak ematen dituela, salbuespen batzuk kenduta. Adibidez, Tuentiak hasieran ez zeukan ezer. Esaterako, hasieran ez zeukan ez txatik ezta jokuetan jolasteko aukerarik ere eta Facebookak, berriz, hasieratik zeukan. Nire ustez, ikusita Facebookak nolako arrakasta eduki duen gutxinaka gutxinaka Espainian, Tuentiko sortzaileak Facebookak dauzkan aukera guztiak gutxinaka gehitzen joan zaizkio; hala nola, txata, jokoak...
Ondorioz, esan beharra daukat, hasiera batean agian Tuentia askoz gehiago erabiltzen nuela Facebooka baino, baina gaur egun bi sare sozial hauek nahiko antzera erabiltzen ditut. Izan ere, biek ia aukera berdinak ematen dituztelak. Orain bai, agian Facebooka gehiago erabiltzen dut internazionalki berba egiteko, agina Ameriketako lagunekin, familiarekin... eta Tuentia, berriz, nire lagunekin. 

Facebookeko web gunean kontu bat sortzea oso erraza da. Hemen beheko bideoari jarraituz gero berehala sortuko duzu. Bideo hau oso lagungarria da: 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario