lunes, 12 de marzo de 2012


Hemeroteka Plus sistemak euskal prentsa eskuratzeko modua eskaintzen du

Berria, Deia, El Correo eta  El Diario Vasco  bezalako egunkariak on-line kontsultatu eta PDF formatuan lortzeko aukera ematen du

Hemeroteka plus sistema (Publikazio idatzien ustiaketa digitala) izeneko aplikazioa idatzizko prentsa jarraitzeko  Plaza-guneak garatu duen sistema da. 2004ko urtarriletik gaur egun arte argitaratu diren egunkari garrantzitsuenen inguruan, bilaketak egiteko balio du.

Kontsultatzeko modu asko daude, izenburuaren, dataren edo gaiaren arabera edota edukiari erreparatuz (denbora jakin batean… ). Kontsulta-aukeren artean, prentsa-txostenak sortzea eta horien kudeaketa aipa ditzakegu.

Hemeroteka Plus sistemak dituen abantaila hauek dira: Bilaketa sistema erraza eta azkarra da, emaitzak PDF formatuan jasotzen dira, paper artxiboak ekiditeko aukera ematen digu eta amaitzeko, dossierrak sortzeko eta postaz bidaltzeko aukera ematen du. 

Hemeroteka Plus bezero bakoitzera egokitzen da, eta bezero jakin bakoitzak dituen interesen araberako iturriak ezartzen dira. Oro har, hasieratik prentsa egunkari nagusienak daude bertan sartuta, Berria, Deia, El Correo, El Diario Vasco, Diario de Noticias de Álava, El Mundo, El País, Gara, Le Journal du Pays Basque, Noticias de Gipuzkoa (2005etik) eta Zabalik (2004–2005).

Bilaketa hauetan euskarazko bilaketak errespetatzen dituen KAUSI bilatzailea erabiltzen da. Kausi, Plaza-guneak eta Euskal Herriko Unibertsitateko IXA Taldeak garatutako bilatzailea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario