lunes, 12 de marzo de 2012


Gero eta profesional gehiagok erabiltzen dute Google Trends izeneko herramienta

Batez ere, web gune sortzaileak eta publizitatean lan egiten duten profesinalek erabiltzen dute Google bilatzailearen tresna hau

Maixa Zabaleta

Google Trends herramienta, Google bilatzaile ezagunak 2004an sortutako tresna bat da. Trends hitzak tendentzia esan nahi dut eta hor dago gakoa trena honekin. Google Trendsek Google bilatzailearen erabiltzaileak dituzten tendetziak agertzen dira. Hau da, erakusten digu bilatzaileko erabiltzaileak zer bilatzen duten. Horregatik, tresna hau oso baliagarria da batez ere, publizitate eta batez ere marketinaren esparruan.

Web orrialde bat egitea nahi baduzu Google Trendsen sartzen zara eta zure esparruarekin zerikusia duen hitz gako bat sartzen duzu eta datu batzuk azalduko zaizkizu taula estatistiko moduan. Taula horretan hitz horren tendentzia ikus ahal izango duzu. Hau da, hitz hori erabiltzaileak erabiltzen jarraitzen duten edo ez. Horrela, zure web gunea ondo kokatzeko erabaki bat edo beste hoberen bat aukeratu ahalko duzu.


Amaitzeko adibide gisa, azken 7 egunetan Euskadin eta batez ere Gipuzkoan izandako tendentziak aztertuko ditugu. Beheko argazkian ikus dezakegun bezala Googlen gehien bilatutako hitza facebook sare soziala da. Ondoren hotmail, diario eta youtube ditugu. Hauek dira momentu honetan gipuzkoar erabiltzaileak gehien erabiltzen dituzten hitzak. Baino aipatzekoa da, eskubiko zutabean dagoen informazioa. Esaterako mundo deportivo kirol aldizkariaren hitzak aurreko datuetatik oraingo datuerako %70eko igoera izan du. Hau da, azken aldian iñoiz baino gehiago erabiltzaileak mundo deportivo bilatzen dute. Hau adibidez, aurreko astean Athleticek irabazitako partiduaren eragina izan daiteke. Hori ere ikus dezakegu, athletic hitza %40 igo dela ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario