domingo, 25 de marzo de 2012


Hasier Etxeberria: “Dokumentatua joatea garrantzitsua da, baina azkartasuna eta originaltasuna bezalako ezaugarriek ere badute bere garrantzia”

Dokumentazioaren inguruko 5. Jardunaldiko 2egunean Lander Arbelaitz, Ruben Sanchez izan ziren, besteak beste.
Miren ARRIETA

Dokumentazio iturrien 5. Jardunaldietako bigarren egunean  protagonistetako bat izan zen Hasier Etxeberria, ETBko Sautrela saioko zuzendaria. Etxeberriaren esanetan, dokumentazio lana garrantzi handikoa da. Baina sena, azkartasuna, originaltasuna bezalako ezaugarriek  ere garrantzi handikoak  direla azpimarratzen du.

ETBko Sautrela saioko zuzendariaren hitzaldiak ordubete inguru iraun zuen. Hitzaldiaren helburua galdetzaile on bat izateko gomendioak ematea zen. Ondo dokumentatua joatea oso garrantzitsua den arren, inprobisazioa ere kontuan hartu beharreko ezaugarria da Etxeberriarentzat. Hau ulertzeko, Sautrela saioetarako egindako hainbat elkarrizketa ikusteko aukera izan zuten ikusleek. Paul Auster eta Claude Lanzmani egindako elkarrizketak, esaterako.
                                                 Argazkilaria: Carlos Corbello

Hasier Etxeberriaz aparte, Jon Ordoñez, Lander Arbelaitz, Silvia Fernandez Viguera eta Ruben Snchez izan ziren. Jon Ordoñez  Berria.infoko arduraduna da eta "Hedabideak eta komunitatearen" inguruan aritu zen. "Aldaketak garaiak baliatzearen apologiaz"  Lander Arbelaitz, Argia.com atariko erredaktore burua aritu zen. Arratsaldean, Gorka Labaka Intxausperen eskutik, Wikipediaren tailerrarekin jarraitu zuen jardunaldiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario