Google Analytics web
orrialdeen estatistika tresna aitzindaria da. Web orrialde bat duen orok
bisitariak beraien orrialdean egiten dituzten mugimendu guztiak ikusteko aukera
izango du. Google Analytics-en bidez zenbat bisitari izan ditugun jakingo dugu,
bisitariak gure orrialdean zenbat denbora igaro duen eta hilabeteetan izan duen
bilakaera besteak beste.



Tresna honek objektiboak finkatzeko aukera ematen
dizu zeure web orrialdearen barruan, baita zeure bezeroek lortu nahi duten
objektibora irizteko zein bide jarraitu behar duten. Bertan erakusten dizu
lortutako portzentajeen datua eta zenbat pertsonek abandonatu duten sartu
bezain laster.
Google Analytics-ek datuak segmentatzeko aukera ematen dizu, hau da, faktore
ezberdinen arabera datuak sailkatzeko. Adibidez, zure orrialdera
herrialde jakin batetik sartu direla ikusten ari bazara, herrialde hortakoak
zein bidetik sartu diren, zein hitzen bidez erabili duten edo zein hizkuntza
erabili duten informazioarekin elkarbanatzeko aukera edukiko duzu. Txosten edo
datu hauek formatu eta programa ezberdinetara aldatzeko eta bidaltzeko aukera izango
duzu.
Emaitzak
ikusten dituzunean ondorio batzuk aterako dituzu, honek arrakasta gehien edo
gutxien non izan duzun erakutsiko dizu eta etorkizunean zure kanpaina nondik
bideratzen lagunduko dizu.
Itziar Gorriti