Amaia Bolinaga

Talde honetan sailkatu
daitezke webgune sozialak (Tuenti, Myspace edo Facebook), komunikaziorako
tresnak eta folksonomiak (etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu
batean sailkapen kolaboratiboak; hala nola, Delicious, Flickr edo Tagzania).
Laburbiltzeko apur bat,
web 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batean oinarritzen diren
Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren
erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik
dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak
erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."
Webgune bat Web 2.0ko teknologiak
erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek
jarraitzen baditu:
- Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
- Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
- Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.
Web 2.0
terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik,
astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira Euskal Herriko garatzaile,
Star Up eta programatzaileen eskutik. Azpiko taulan 2008ko irailean sarean
aurki daitezken bakan batzuk dira.
Tresna orokorrak
|
Euskal baliokideak
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario