Ixquick bilatzaile ezezagun hau 1998an David Bodnickek sortu zuen New Yorken. 2000 urtean alemaniako enpresa batek erosi zuen. Ixquick Herbeeretan eta New Yorken aurkitzen da eta 2004 urtetik 120 milioi erabiltzailek baino gehiagok erabili dute.

Horretaz aparte bilatzaile segurua da, ez dituelako cooki deritzonetako informazioa gordetzen eta konexio seguruak eta babestuak ematen ditelako. Horregatik, 2008an Europako Pribatutasunaren Zigilua (EuroPriSe) lortu zuen lehenengo bilatzailea izan zen.
Datuen segurtasunean eta babestean hainbeste lan egin ostean pentsatu daiteke, bitartean bilatzaileak ez dela oso azkarra izango baina ez da horrela. Bilatzaile azkarra da, zeren Ixquickekin bilatzen ari zenean bitartean beste bilatzaileak aldi berean eta era anonimoan erabiltzen ari zara.
Horrelako beste bilatzaileak ere badaude, esaterako DuckDuckGo izenekoa, baina Ingeles hutsean edo bilaketak ez dira beti gustukoenak. Ixquickek konfiguratzeko aukera ematen digu. Hau da, nahi dugun hizkuntzan bilatzeko edo zer herrialdetan gauden eta leku horretako gauzak bilatzeko etab.. Gainera, bilaketa zehatzagoak egiteko izarren sistema erabiltzen du. Eta izar gehien dituen helbideak jartzen dira hasierako horriealdeetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario