martes, 17 de abril de 2012

ESTATISTIKA HUTSA BAINO ASKOZ GEHIAGO


Google Analytics web orrialdeen estatistika tresna aitzindaria da. Web orrialde bat duen orok bisitariak beraien orrialdean egiten dituzten mugimendu guztiak ikusteko aukera izango du. Google Analytics-en bidez zenbat bisitari izan ditugun jakingo dugu, bisitariak gure orrialdean zenbat denbora igaro duen eta hilabeteetan izan duen bilakaera besteak beste.

Tresna honek zure sarera etorri direnak nondik etorri diren jakiteko aukera  ematen dizu, hau da, daukazun trafikoa. Orrialde batera iristeko aukera anitz daude:  zuzenean URL-a jartzea, bilatzaile batetik (Google, Yahoo, Msm…), banner, link, blogen bidez… Honen bidez lortuko dugu aurretik bannerren batean edo beste baten blogean eginiko estekek emaitza onak izan dituzten edo ez jakitea, izan ere, marka askok klik bakoitzeko kostuak erosten dituzte.

Publizitatean inbertitzen duen edonork eraginkorra izan nahi du, baina hau ez da horrela izaten, norbaitek kiwien iragarkiren bat ikusten badu ez du esan nahi erosiko duenik. Google Analitics-ek aukera ematen digu eraginkortasun hori kalkulatzeko, jakiteko bisitari batengan zenbateko eragina izan duen produktu batek, ea jendeak hori kontsumitu duen edo ez kalkulatzeko.


Google Analitices-ek bisitak nondik egin diren jakiteko aukera ematen dizu, trafikoa zein kontinente, estatu, herrialde edo hiriburutik datorkizun. Horrela zein zona geografikotik datorren jakingo duzu eta zure produktua pertsonalizatzeko aukera izango duzu.
 Tresna honek objektiboak finkatzeko aukera ematen dizu zeure web orrialdearen barruan, baita zeure bezeroek lortu nahi duten objektibora irizteko zein bide jarraitu behar duten. Bertan erakusten dizu lortutako portzentajeen datua eta zenbat pertsonek abandonatu duten sartu bezain laster. 
Google Analytics-ek datuak segmentatzeko aukera ematen dizu, hau da, faktore ezberdinen arabera datuak sailkatzeko. Adibidez, zure orrialdera herrialde jakin batetik sartu direla ikusten ari bazara, herrialde hortakoak zein bidetik sartu diren, zein hitzen bidez erabili duten edo zein hizkuntza erabili duten informazioarekin elkarbanatzeko aukera edukiko duzu. Txosten edo datu hauek formatu eta programa ezberdinetara aldatzeko eta bidaltzeko aukera izango duzu.


Emaitzak ikusten dituzunean ondorio batzuk aterako dituzu, honek arrakasta gehien edo gutxien non izan duzun erakutsiko dizu eta etorkizunean zure kanpaina nondik bideratzen lagunduko dizu.









Itziar Gorriti

No hay comentarios:

Publicar un comentario