martes, 3 de abril de 2012

Twitter: sare sozial bat baino gehiago

Amaia Bolinaga


Twitter gizarte-sare eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin, SMS, bat-bateko mezularitza, Twitterren webgunea edo Twitterrific bezalako aplikazioen bidez.

 
 (Imagina: Google Imagenes)

Bere egoitza San Frantzizkon dago, Califronia. Sortzailea Jack Dorsey da eta 2006. urtean sortu zuen. Gaur egun, izugarrizko oihartzuna duen sare soziala da eta horrez gain, komunikabideek erabiltzen duten web gunerrik erabilgarriena da, izan ere, etengabeko aldaketan dagoen sarea da, hau da, esan dezakegu bat-bateko mezularitza, e-posta, weba, bloga... dela. Komunikabideek beraien berriak, notiziak, gertakizunak... kontatzeko erabiltzen dute eta esan dezakegu 200 milioi erabiltzaile inguru dituela. Baina komunikabideak ez ezik edozein pertsonak erabil dezakeen sarea da, dohainik eta erabiltzeko erraza. 
                                                                                                                       (Imagina: Google Imagenes)

Eguneraketa hauek erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera hautatu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri.


                                                                                                                (Imagina: Google Imagenes)

Nire esperientziaren arabera esan beharra daukat gaur egungo web gunerik hoberena dela, errez erabiltzen da eta gainera oso tresna egokia da gaur egun gure gizartean gertatzen ari den guztietaz jakitzeko. Aukera asko ematen dizu; hala nola, egunkariei jarraitzea, horrela minuturo beraiek argiratatzen dituzten albisteetaz ohartuko zara bai internaziolaki eta baita nazionalki ere. Esan beharra daukat, hasieran ez nuela asko erabiltzen, agian ez nuelako asko ulertzen edo ez nuelako oso gustoko, baina gaur egun onartu beharra daukat web gunerik erabiliena dela eta ordenagailua pizten dudan bakoitzean lehenego gauza irekitzen dudana dela.

Guzti hau argiago azaltzeko bideo bat aurkitu dugu Youtuben:




No hay comentarios:

Publicar un comentario