martes, 17 de abril de 2012

ESTATISTIKA HUTSA BAINO ASKOZ GEHIAGO


Google Analytics web orrialdeen estatistika tresna aitzindaria da. Web orrialde bat duen orok bisitariak beraien orrialdean egiten dituzten mugimendu guztiak ikusteko aukera izango du. Google Analytics-en bidez zenbat bisitari izan ditugun jakingo dugu, bisitariak gure orrialdean zenbat denbora igaro duen eta hilabeteetan izan duen bilakaera besteak beste.

Tresna honek zure sarera etorri direnak nondik etorri diren jakiteko aukera  ematen dizu, hau da, daukazun trafikoa. Orrialde batera iristeko aukera anitz daude:  zuzenean URL-a jartzea, bilatzaile batetik (Google, Yahoo, Msm…), banner, link, blogen bidez… Honen bidez lortuko dugu aurretik bannerren batean edo beste baten blogean eginiko estekek emaitza onak izan dituzten edo ez jakitea, izan ere, marka askok klik bakoitzeko kostuak erosten dituzte.

Publizitatean inbertitzen duen edonork eraginkorra izan nahi du, baina hau ez da horrela izaten, norbaitek kiwien iragarkiren bat ikusten badu ez du esan nahi erosiko duenik. Google Analitics-ek aukera ematen digu eraginkortasun hori kalkulatzeko, jakiteko bisitari batengan zenbateko eragina izan duen produktu batek, ea jendeak hori kontsumitu duen edo ez kalkulatzeko.


Google Analitices-ek bisitak nondik egin diren jakiteko aukera ematen dizu, trafikoa zein kontinente, estatu, herrialde edo hiriburutik datorkizun. Horrela zein zona geografikotik datorren jakingo duzu eta zure produktua pertsonalizatzeko aukera izango duzu.
 Tresna honek objektiboak finkatzeko aukera ematen dizu zeure web orrialdearen barruan, baita zeure bezeroek lortu nahi duten objektibora irizteko zein bide jarraitu behar duten. Bertan erakusten dizu lortutako portzentajeen datua eta zenbat pertsonek abandonatu duten sartu bezain laster. 
Google Analytics-ek datuak segmentatzeko aukera ematen dizu, hau da, faktore ezberdinen arabera datuak sailkatzeko. Adibidez, zure orrialdera herrialde jakin batetik sartu direla ikusten ari bazara, herrialde hortakoak zein bidetik sartu diren, zein hitzen bidez erabili duten edo zein hizkuntza erabili duten informazioarekin elkarbanatzeko aukera edukiko duzu. Txosten edo datu hauek formatu eta programa ezberdinetara aldatzeko eta bidaltzeko aukera izango duzu.


Emaitzak ikusten dituzunean ondorio batzuk aterako dituzu, honek arrakasta gehien edo gutxien non izan duzun erakutsiko dizu eta etorkizunean zure kanpaina nondik bideratzen lagunduko dizu.









Itziar Gorriti

sábado, 7 de abril de 2012

Interneteko bigarren generazioa: Web 2.0


Amaia Bolinaga
O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Erabiltzaileen arteko lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen da.


Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak (Tuenti, Myspace edo Facebook), komunikaziorako tresnak eta folksonomiak (etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak; hala nola, Delicious, Flickr edo Tagzania).


Laburbiltzeko apur bat, web 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batean oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan jarraitzen du, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek jarraitzen baditu:

  • Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
  • Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
  • Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute. 
Web 2.0 euskal edukiak

Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira Euskal Herriko garatzaile, Star Up eta programatzaileen eskutik. Azpiko taulan 2008ko irailean sarean aurki daitezken bakan batzuk dira.

Tresna orokorrak
Euskal baliokideak



jueves, 5 de abril de 2012

Ixquick bilatzaile segurua eta azkarra

Ixquick bilatzaile ezezagun hau 1998an David Bodnickek sortu zuen New Yorken. 2000 urtean alemaniako enpresa batek erosi zuen. Ixquick Herbeeretan eta New Yorken aurkitzen da eta 2004 urtetik 120 milioi erabiltzailek baino gehiagok erabili dute.

Bilatzaile honek erabiltzaileen pribatutasuna errespetatzen du. Esaterako, 2006 urtean munduko lehenengo bilatzailea bihurtu zen bere erabiltzaileen datu pribatuak ezabatzen hasi zelarik. IP helbideak eta erabiltzailearen informazio pertsonala 48 ordu ostean ezabatzen dira. Ixquick gainera ez du bere erabiltzaileen informazioa beste bilatzaile edo patrozinadoreekin konpartitzen.

Horretaz aparte bilatzaile segurua da, ez dituelako cooki deritzonetako informazioa gordetzen eta konexio seguruak eta babestuak ematen ditelako. Horregatik, 2008an Europako Pribatutasunaren Zigilua (EuroPriSe) lortu zuen lehenengo bilatzailea izan zen.

Datuen segurtasunean eta babestean hainbeste lan egin ostean pentsatu daiteke, bitartean bilatzaileak ez dela oso azkarra izango baina ez da horrela. Bilatzaile azkarra da, zeren Ixquickekin bilatzen ari zenean bitartean beste bilatzaileak aldi berean eta era anonimoan erabiltzen ari zara. 

Horrelako beste bilatzaileak ere badaude, esaterako DuckDuckGo izenekoa, baina Ingeles hutsean edo bilaketak ez dira beti gustukoenak. Ixquickek konfiguratzeko aukera ematen digu. Hau da, nahi dugun hizkuntzan bilatzeko edo zer herrialdetan gauden eta leku horretako gauzak bilatzeko etab.. Gainera, bilaketa zehatzagoak egiteko izarren sistema erabiltzen du. Eta izar gehien dituen helbideak jartzen dira hasierako horriealdeetan.

martes, 3 de abril de 2012

Twitter: sare sozial bat baino gehiago

Amaia Bolinaga


Twitter gizarte-sare eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin, SMS, bat-bateko mezularitza, Twitterren webgunea edo Twitterrific bezalako aplikazioen bidez.

 
 (Imagina: Google Imagenes)

Bere egoitza San Frantzizkon dago, Califronia. Sortzailea Jack Dorsey da eta 2006. urtean sortu zuen. Gaur egun, izugarrizko oihartzuna duen sare soziala da eta horrez gain, komunikabideek erabiltzen duten web gunerrik erabilgarriena da, izan ere, etengabeko aldaketan dagoen sarea da, hau da, esan dezakegu bat-bateko mezularitza, e-posta, weba, bloga... dela. Komunikabideek beraien berriak, notiziak, gertakizunak... kontatzeko erabiltzen dute eta esan dezakegu 200 milioi erabiltzaile inguru dituela. Baina komunikabideak ez ezik edozein pertsonak erabil dezakeen sarea da, dohainik eta erabiltzeko erraza. 
                                                                                                                       (Imagina: Google Imagenes)

Eguneraketa hauek erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera hautatu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri.


                                                                                                                (Imagina: Google Imagenes)

Nire esperientziaren arabera esan beharra daukat gaur egungo web gunerik hoberena dela, errez erabiltzen da eta gainera oso tresna egokia da gaur egun gure gizartean gertatzen ari den guztietaz jakitzeko. Aukera asko ematen dizu; hala nola, egunkariei jarraitzea, horrela minuturo beraiek argiratatzen dituzten albisteetaz ohartuko zara bai internaziolaki eta baita nazionalki ere. Esan beharra daukat, hasieran ez nuela asko erabiltzen, agian ez nuelako asko ulertzen edo ez nuelako oso gustoko, baina gaur egun onartu beharra daukat web gunerik erabiliena dela eta ordenagailua pizten dudan bakoitzean lehenego gauza irekitzen dudana dela.

Guzti hau argiago azaltzeko bideo bat aurkitu dugu Youtuben: