sábado, 5 de mayo de 2012

Aukera berriak, bilatzaile berriak!


Amaia Bolinaga 

Yahoo! Inc. enpresa global bat da. Bere egoitza Estatu Batuetan dauka eta bere helburua Interneteko zerbitzu globala izatea da. Interneteko portal bat dauka, web direktorio bat eta hainbat zerbitzu ezberdin eskaintzen ditu; hala nola, korreo elektronikorako aukera.
1994ko urtarrilean sortua izan zen Jerry Yang eta DavidFilongatik. 1995eko martxoaren 2an eratu zen enpresa bezala eta boltsan kotizatzen hasi zen 1996ko apirilak 12an.
Hasiera batean Yahoo! "Jerry's Guide to the World Wide Web" izenarekin ezegutu zen (Jerry-ren guida World Wide Web inguruan), baina laister aldatuko zuten Yahoo! izenera.
Yahoo!-ren ospena geroz eta handiago izaten hasi zen eta bere zerbitzuen gama handitzen hasi zen. Yahoo!-k eskaintze dituen zerbitzuen artean hauexek aurkitzen ditugu gaur egun: Yahoo! Correo, Yahoo! Messenger, Yahoo! Grupos, Yahoo! Juegos, Yahoo! Compras, Yahoo! Subastas...
Bilatzaile hau kontratu estrategikoak egiten hasi da telecomunikaziozko hainbat enpresekin, izan ere, bere helburua lehiakideei aurre egitea da: Google, AOL, Terra, MSN ...
Pertsonalki nik ez dut oso ondo ezagutzen bilatzaile hau, izan ere, honen ordez Google bilatzailea erabiltzen dut, agian ezagunagoa egiten zaidalako eta betidanik hauxe erabili izan dudalako. Orain, honi buruz lan egin behar izan dudanez bilatzaile “berri” hau erabiltzera bultzatu dit eta esan beharra daukat Google baino aukera gehiago ematen dituela niri eman didan inpresioan behintzat. Lehenengo inpresioa ona izan da. Aukera asko ematen dizun bilatzailea da, zuk nahi duzunari buruz bilatzeaz gain, aukera ematen dizu gaur egun gehien hitz egiten edo irakurtzen diren gaietaz ohartzeko. Horretaz gain, Yahoo!k. eskaintzen dituen zerbitzu guztietan ere ohartzen dizu. Lehenengo inpresioa oso ona izan da, agian hemendik aurrera Google erabiltzeaz gain Yahoo! erabiltzen hasiko naiz ere. 


Apur bat Youtube-en salseatzen bideo hau aurkitu dut nahiko interesgarria izan daiteena. Laburbiltzeko, bideoak esaten duena da Yahoo! eta Microsoft enpresak batu egingo direla Google bilatzailearen aurka joateko. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario