2001eko urriaren 29an sortutako euskarazko lehen bloga da Sustatu.com. Teknologia, Ekonomia eta Kulturaren alor desberdinetan lanean ari diren gazteentzako zerbitzua da. Profesional Euskaldunentzako albistegia da Sustatu.
![]() |
Sustatu blogaren irudia |
"Goiena Komunikazio Zerbitzuak" eta "CodeSyntax" informatika enpresek, Gipuzkoako Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sortu zen. Gaur egun hedadura handia duen bloga da.
Interneteko garai hauetan, euskararen presentzia indartzeak berebiziko garrantzia du. Hala ere, Sustatu ez da euskara bultzatzeko
ekimen bat, gai profesionalei buruzkoa, baizik.
Sustaturen bi helburuak honako hauek dira: Informazioaren sorkuntza eta hedapena, batetik eta Profesional euskaldunen komunitatearen trinkotzea, bestetik.
Komunitatearen partehartzea ezinbestekoa da, helburu hauek lortzeko. Zu zeu, informazio eta iritzi sortzaile
bihur zaitezke.
Eitb-ko Nick dut Nik saioan, "Euskarazko Weblog kolektiboa’-ren sortzaile Luistxo Fernandezi egindako elkarrizketa.
Eitb-ko Nick dut Nik saioan, "Euskarazko Weblog kolektiboa’-ren sortzaile Luistxo Fernandezi egindako elkarrizketa.