jueves, 17 de mayo de 2012

Instragarm, modan dagoen aplikazioa

 Miren ARRIETA
Aplikazio hau doakoa da eta bertan argazkiak partekatu ditzakezu bertako erabiltzaileekin.  Argazkiei efektu desberdinak emateko aukera dago aplikazio honi esker. Horretaz gain, argazki horiek sare sozial desberdinetan partekatu ditzakezu, facebook, Twitter, Tumblr eta Flickr-en, esaterako.
Aplikazio honen ezaugarririk desberdinena honakoa da:  Forma aldetik karratua dela.  Kodak Instamatic eta polaroid kameren omenez, alegia
Aplikazio hau  iPhone mobilentzat izan zen disenatua. 2012ko apirilean ordea, Androidarekin erabiltzeko aukera dago.  Google play-tik deskargatu dezakezu. 
Instagram-eko argazki bat
Baina nola erabiltzen da aplikazio hau? Pausoak honako hauek dira:
1. Instargram aplikazioa deskargatu eta instalatu
Aplikazioa doakoa da eta beraz aplikazio hau zuzenean bere web orrialdetik deskargatu dezakezu.  iPhone baduzu, iTunestik deskargatu dezakezu. Android-a edukiz gero Google Play dendatik deskargatu.
2. Erregistratu
Aplikazio honek zure datu pertsonalak sartzeko eskatuko dizu. zure izen.baizen errealak sartu, zure lagunek sare sozialetan aurki zaitzate. Erabili zure argazkia, lagunek identifikatu ahal izateko.
3. Argazkia atera eta filtro sortzaileak jarri 
Argazkia atera eta filtro sortzaileak eta efektuak sortzeko aukera ematen du aplikazio honek
 4. Zure argazkiak sare sozialetan partekatu
Argazki bat publikatzean, instagram sarean zabalduko da. Beste sare sozialetan partekatzeko aukera ere ematen du aplikazio honek. Adb, Facebook, Twitter, Tumblr..
5. Zure instagram kontua beste leku batzuetan konektatu
6. Erabiltzaile desberdinak aurkitu eta jarraitu
Iruzkinen bat utzi erabiltzaile horiei eta beraien elkarrizketetan parte hartu.






No hay comentarios:

Publicar un comentario