martes, 15 de mayo de 2012

SEO



Gure lanak, blogak edo artikuluak sarera igotzen ditugunean sareko beste eduki bat bilakatzen da, ez hobeago, ez txarrago, ez luzeago, ez politago… beste bat soilik. Egun ikusezina izan nahi ez baduzu inoiz baino garrantzitsuagoa da sarean leku on bat izatea, bilatzaileen lehenengo emaitzetan egon beharra dago.

Internautek gure edukiak aurki ditzaten hitz gakoak ezinbestekoak dira modu egoki batean ezartzea, horrela gure lanak emaitzen lehen postuetan agertuko dira eta ez dira gerizpean geratuko. Egun tresna berri bat dago webgune baten kokapena hobetzeko, SEO (Search Engine Optimization) du izena. Estrategia berri hau prozesu bat da non bere helburua bilatzaileetan web guneen ikusgarritasuna era natural eta etiko batean hobetzea den.


Publizitaterako ere tresna oso baliagarria da, izan ere, egun internet da enpresentzat beraien bezeroengana modu zuzenean irizteko aukera ematen duen hedabidea. Jakina da bilatzaileetan lehenengo emaitzetan egoteko ordainduz kokapena hobetzen dela, SEO alderdi horretatik ere egokia da, izan ere, doako zerbitzua eskaintzen dizu.  Gainera, gaur egun esan dezakegu Googleen ez bazara azaltzen ez zarela existitzen, horrebestez enpresentzat ezinbestekoa da bilatzailetan lehenengo postuetan egotea, bide batez trafikoa handitu eta bezero gehiago izateko.

Laburbilduz, SEO bilaketa tresnen optimizazioaren bidez gure web orrialdea errazago aurkitzeko aukera izango dute modu eraginkor eta errentagarri batean. Jendeak gure lana edo produktuekin topo egingo du eta lehiakideak izanez gero beraiek bilatzaileetan duten tokia hobetuko dugu estrategia honen bidez.  


Itziar Gorriti


No hay comentarios:

Publicar un comentario