domingo, 13 de mayo de 2012

YouTube


Gaur egun edonork interneten bideo bat bilatu behar duenean YouTubera jotzen du, bera da ikus-entzunezko dokumentuen izarra.  YouTube web orrialde bat da bideo digitalak igo eta partekatzeko non Adobe Flash erreprodukzioa formatua erabiltzen den.
 PayPal enpresako hiru langile ohiek sortu zuten web orrialde hau 2005eko otsailean, bere lehenengo bideoa “Me at the zoo” izan zen, bertan ikus daiteke YouTubeko fundatzaileetako bat zoologiko batean. 2006ko urrian Google enpresak barneratu zuen 1.650miloi dolarren truke eta gaur egun bere filialetako bat da.
Bere arrakastaren oinarria pertsona orok bere bideo pertsonalak modu arrunt batean mundu osoaren esku jartzean datza. Bertan bideoak eduki ezberdinekin aurkitzen dira: bideo musikalak, film zatiak eta telebistako erreportajeak, besteak beste.
2007ko ekainean hizkuntza askotara itzuli zen. Gaur egun, YouTube hizkuntza ezberdinetan erabiltzeko aukera dago, zehazki 10 hizkuntzetan. Hala ere, eduki originalak ingelesezkoa izaten jarraitzen du.

YouTube plataforma ospetsuenetako bat izanik publizitateak ere atea jo zion 2007ko maiatzean. Urte hartan iragarki publizitarioak agertzen hasi ziren, hala ere, orduan ez zuen arrakastarik eduki, izan ere, iragarle batek ere ez zituen diru-sarrerak handitu. Bestalde, publizitate teknika batek oso ondo funtzionatu du, biralak. Bideo birala edo marketin birala sare sozialen bidez zabaltzen den jarduera da. Fenomeno ohikoa da YouTuben, asko ikusten diren bideoen bisita kopuru handiak ikusleen ahoz ahoko gomendioengatik igotzen baitira sarri.
YouTuberen lehiakide zuzenak Yahoo!Video, MyVideo eta Video Google dira, naiz eta azken hau ez den lehiakide bezala hartzen izan ere enpresa berekoak diren. Web orrialde hauek YouTuberen lehiakideak diren arren ez dut uste konpetentzia handirik egiten dionik, izan ere, jendearen baitan marka ederto finkatuta dago.
 
Bideoak YouTubera igotzeko gida

Itziar Gorriti

No hay comentarios:

Publicar un comentario