domingo, 13 de mayo de 2012

La Vanguardiako hemeroteka


La Vanguardia 1881eko maiatzak 3an Bartzelonan Carlos Godó eta Bartolomé Godó anaiek sortutako egunkaria da. Espainia osoan egunero argitaratzen den gaztelaniazko egunkaria da non 2011ko maiatzaren 3tik aurrera katalanezko bertsioa ere egiten den. 2000. urtean izendatu zuten gaur egun zuzendari den José Antich kataluniarra. 



La Vanguardia egunkariak berezitasun aipagarria dauka beste egunkariekin alderaturik, izan ere, bere artxibo guztiak digitalizatu ditu oso osorik. Hemerotekak emaitza zoragarriak izan ditu jendearen ikusgai baitaude 131 urte hauetako ale guztiak, horrenbestez ordutik hona argitaratutako ale bakoitza ikusgai dago bere web orrialdean edo bere facebooken. Hemeroteka honi bakarra egiten diona ez da soilik denboraren hedadura zabala, baita doakoa online zerbitzua izanak eta edukiak gorde edo inprimatzeko aukera daukala.

Hemeroteka digital honek hiru bilaketa modu eskaintzen dizkizu. Lehenengo bilatzeko modua hitz gakoen bidez izango litzake. Bigarren bilatzaileak berriz data hartuko luke kontuan non egun zehatz bat bilatuko genuke. Azkenik,  hirugarren bilatzeko moduak aurreko bien konbinaketa bat izango litzake, izan ere, hitz gakoak jarriko genituzke eta baita aurkitu nahi dugun dataren tartea ere.



La Vanguardia hemerotekaren arrakasta azaltzen duen bideoa: 


                                                                                                                                       Itziar Gorriti

No hay comentarios:

Publicar un comentario