martes, 8 de mayo de 2012

Bing bilatzailea

Amaia Bolinaga
Bilatzaileetaz hitz egiterakoan lehenengoa burura etortzen zaidana beti da Google eta ez dakit zergatik ez zaidan Yahoo! edo Bing bilatzaileak lehenago bururatzen. Agian, Google besteak baino gehiago erabili izan dudalako izango da edota betidanik ezagutu dudalako, baina Blog honetan Yahoo! bilatzaileaz hitz egin nuen eta bilatzaile horrek ematen dituen abantailetaz eta ezaugarrietaz hitz egin nuena, eta egia esateko asko gustatu zitzaidan. Oraingo honetan, berriz, Bing bilatzaileaz hitz egingo dut. Hasieran berari buruzko informazio apur bat emango dut eta ostean, ezaugarri batzuk pixka bat zertaz doan ezagutzen joateko.

Hasteko, Bing (lehen Live Search, Windows Live Search edo MSN Search izenarekin ezagutzen zena) Microsofeko bilatzaile bat da. 2009ko maiatzaren 28an izan zen aurkeztua Microsofteko zuzendari exekutiboarengatik, Steve Ballmer. 2009ko ekainaren 3an ipini zen martxan erabilgarri. Datu kurioso bat dago non 2009ko uztailaren 29an Microsoftek eta Yahoo!-k iragarri zutela Bing bilatzaileak Yahoo! Search ordezkatuko zuela aurtengo urtean, hau da, 2012an alegia.


(Steve Ballmer, Google Imagenes)

Ezaugarrietaz hitz egiterako orduan, esan beharra daukat hainbat ezaugarri ezberdin dituela eta denak banan banan ez dudala kontatuko, baina esanguratsuean eta gainontzeko bilatzaileetik agian ezberdintzen dituenak aipatuko ditut:

-Egunero fondoko argazkia aldatzen du. Imagina horiek mundu osoan ezagunak diren lekuak dira eta horretaz gain, leku horren informazioa eskuragarri duzu.
- Bideo miniatura Preview dauka zeinetan bideo miniatura hori desplazatuz gero, automatikoki erreproduzitzen hasiko da. 
- Horretaz gain, gai asko dauzkazu eskuragai eta edozeri buruz gainera: kirolak, finantzak, matematikako kalkuluak, ortografia, hiztegia, hiztegi entziklopedikoa, erosketak egiteko aukera, osasunari buruzko informazioa... Eta gainera, tokiko informazioa ere eskaintzen du; hala nola, trafikokoa, enpresena, pertsonean, zorrak, zerbitzuen bilatzailea (jatetxeak...), pelikulak, hotelak...

Internazionalki ezaguna da eta hainbat hizkuntzetara moldatuta dag: Albanézs, Árabe, Alemán, Catalán, Chino, Francés....Hizkuntza asko daude, guztira 40.

Jarraian bideo bat aurkitu dut oso erabilgarria dena eta oso ondo ulertzen dena, esan beharra daukat bideoa gaztelanian dagoela:







No hay comentarios:

Publicar un comentario