domingo, 13 de mayo de 2012

Prentsa datu-base interesgarriak


Prentsa datu-base interesgarriak daude Euskal Herrian, Espainian eta baita Europan ere. La Vanguardia eta El Mundo Deportivok dituzten hemerotekak oso erakargarriak dira izan ere, bata 1881koa eta bestea, 1906koa da. 
La Vanguardiako hemerotekaren irudia

La Vanguardia 1881an Godo anaiek sortutako egunkaria. Egunerokoa da. egunkari hau . Erdaraz argitaratzen da, hala ere 2011ko maiatzaren 3tik katalunieraz argitaratzen da. Egunkaria Kataluniako bigarren egunkari salduena da gaur egun.  La vanguardia hemeroteka erakargarria du, bere lehen zenbakia 1881ko otsailaren 3koa da.

El Mundo Deportivo, hemeroteka



El Mundo Deportivo egunero argitaratzen den kirol egunkaria da. Hau ere Godo anaiek sortutakoa. 1906ko otsailaren 1ean sortu zen, hasiera batean, astekaria zen arren, 1929tik egunero argitaratzen da. Espainiako kirol egunkari zaharrena da Mundo Deportivo eta Europako bigarrena. Izan ere, La Gazzetta Dello Sport italiako da zaharrena. Hau 1896ean sortu zen.

Beste hemeroteka interesgarri batzuk; The New York Times archive,     El Pais, La Gazzetta Dello... dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario