miércoles, 16 de mayo de 2012

QupZilla web nabigatzaile azkarrena

 Maixa Zabaleta

Badakigu web nabigatzaileen artean konpetentzia izugarria dela. Nabigatzaileen artean, ez dago Internet Explored ezaguna bakarrik. Honetaz aparte, Google Chrome, Firefox edo blog honetan aipatu dudan Ixquick ditugu. Zerrende honetara QupZilla nabigatzailea sartuko dugu.

QupZillak WebKit sisteman oinarrituta dago. WebKit-aren abantail nagusienetakoa bere azkartasuna da. Sistema hau ere Google Chromek erabiltzen du. QupZillak web nabigatzaile batek behar dituen tresna edo ezaugarri guztiak ditu: markatzaileak edo bookmarks deritzonak, feeds irakurgailuak, publizitatea blokeatzeko plugin-a etb.

Aipatu beharra dago, Firefox nabigatzailearen itxura duela. Baina honek aukera gehiago ematen dizkigu, orrialdearen itxura pertsonalizatuagoa izaten. Gainera, honen menua askoz ere txukunagoa da Firefox-ena baino.

Amaitzeko, esan beharra daukat nahiz eta QupZilla web nabigatzailea oraindik ez den oso ezaguna, bere sortzaileak lanean ari direla, ahal den pertsona eta erabiltzaile gehienera iristeko. Horregatik, programa honek gero eta hizkuntza gehiago ematen dizkizu, zurea aukeratzeko. Momentuz, Ingeles, Gazteleraz, Frantsezes, Alemanieraz eta beste hainbat hizkuntzetan dago erabilgarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario