Zabaleta Maixa
Gaur egun, ia denok dugu internetra edozein lekutan konektatzeko aukera. Eta dokumentuak usb eta horrelakoetan gordetzean hauek etxean ahaztu edo kalean galdu, eta zure dokumentuak galtzeko aukera duzu. Horregatik azkenaldian, ordenagailuko dokumentuak linean gordetzeko edo "lainoan" izateko moda bat jarri da. Orain, Microsoften SkyDrive izeneko zerbitzuari buruz hitz egingo dut.
Zerbitzu hau 2007ko abuztuaren 7an atera zuten Windows Live Folders izenarekin. Baino astebete beranduago Windows Live SkyDrivera aldatu zioten. Hasieran, zerbitzua gutxi batzuek bakarrik erabil zezaketen. Estatu Batuetan, Ingalaterran eta Indian. Baina gaur egun, Hotmail kontu bat duten guztiek eduki dezakete.
Erabiltzaile berria bazara SkyDrivek 7GB ko espazioa uzten dizu dohain. Ohiko erabiltzailea izanez gero, 25GB ko espazioa duzu dohainik, eta gutxi iruditu eta gehiago nahi izanez gero 100GB espazioa eduki ahal izango duzu diru gutxiren truke. Bestalde, Microsoften taldea lanean aritu ostean, Windows7, Windows8 eta Vista ordenagailuetatik zuzenean "lainoan" gordetzeko aplikazioa sortu dute. Horrela, ordenagailuan dagoen dokumentu bat, karpeta batetik beste batera mugituta igotzen da "lainora".
"Lainoan" dokumentuak gordetzeko konpetentzia
Gero eta horrelako zerbitzu gehiago daude gure eskura eta ezagunenak Dropbox, Google Drive, SkyDrive eta beste hainbat dira. Horregatik hemen uzten dizuet bideo bat bakoitzaren alde honak edo puntu fuerteak erakusten dizkigula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario