jueves, 17 de mayo de 2012

Sustatu.com, euskarazko lehen bloga

2001eko urriaren 29an sortutako euskarazko lehen bloga da Sustatu.com. Teknologia, Ekonomia eta Kulturaren alor desberdinetan lanean ari diren gazteentzako zerbitzua da. Profesional Euskaldunentzako albistegia da Sustatu.
Sustatu blogaren irudia

"Goiena Komunikazio Zerbitzuak" eta "CodeSyntax" informatika enpresek, Gipuzkoako Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sortu zen. Gaur egun hedadura handia duen bloga da.
Interneteko garai hauetan, euskararen presentzia indartzeak berebiziko garrantzia du. Hala ere,  Sustatu ez da euskara bultzatzeko ekimen bat, gai profesionalei buruzkoa, baizik. 

Sustaturen bi helburuak honako hauek dira: Informazioaren sorkuntza eta hedapena, batetik eta Profesional euskaldunen komunitatearen trinkotzea, bestetik.

Komunitatearen partehartzea ezinbestekoa da, helburu hauek lortzeko. Zu zeu, informazio eta iritzi sortzaile bihur zaitezke.

Eitb-ko Nick dut Nik saioan, "Euskarazko Weblog kolektiboa’-ren sortzaile Luistxo Fernandezi egindako elkarrizketa.

Instragarm, modan dagoen aplikazioa

 Miren ARRIETA
Aplikazio hau doakoa da eta bertan argazkiak partekatu ditzakezu bertako erabiltzaileekin.  Argazkiei efektu desberdinak emateko aukera dago aplikazio honi esker. Horretaz gain, argazki horiek sare sozial desberdinetan partekatu ditzakezu, facebook, Twitter, Tumblr eta Flickr-en, esaterako.
Aplikazio honen ezaugarririk desberdinena honakoa da:  Forma aldetik karratua dela.  Kodak Instamatic eta polaroid kameren omenez, alegia
Aplikazio hau  iPhone mobilentzat izan zen disenatua. 2012ko apirilean ordea, Androidarekin erabiltzeko aukera dago.  Google play-tik deskargatu dezakezu. 
Instagram-eko argazki bat
Baina nola erabiltzen da aplikazio hau? Pausoak honako hauek dira:
1. Instargram aplikazioa deskargatu eta instalatu
Aplikazioa doakoa da eta beraz aplikazio hau zuzenean bere web orrialdetik deskargatu dezakezu.  iPhone baduzu, iTunestik deskargatu dezakezu. Android-a edukiz gero Google Play dendatik deskargatu.
2. Erregistratu
Aplikazio honek zure datu pertsonalak sartzeko eskatuko dizu. zure izen.baizen errealak sartu, zure lagunek sare sozialetan aurki zaitzate. Erabili zure argazkia, lagunek identifikatu ahal izateko.
3. Argazkia atera eta filtro sortzaileak jarri 
Argazkia atera eta filtro sortzaileak eta efektuak sortzeko aukera ematen du aplikazio honek
 4. Zure argazkiak sare sozialetan partekatu
Argazki bat publikatzean, instagram sarean zabalduko da. Beste sare sozialetan partekatzeko aukera ere ematen du aplikazio honek. Adb, Facebook, Twitter, Tumblr..
5. Zure instagram kontua beste leku batzuetan konektatu
6. Erabiltzaile desberdinak aurkitu eta jarraitu
Iruzkinen bat utzi erabiltzaile horiei eta beraien elkarrizketetan parte hartu.






miércoles, 16 de mayo de 2012

QupZilla web nabigatzaile azkarrena

 Maixa Zabaleta

Badakigu web nabigatzaileen artean konpetentzia izugarria dela. Nabigatzaileen artean, ez dago Internet Explored ezaguna bakarrik. Honetaz aparte, Google Chrome, Firefox edo blog honetan aipatu dudan Ixquick ditugu. Zerrende honetara QupZilla nabigatzailea sartuko dugu.

QupZillak WebKit sisteman oinarrituta dago. WebKit-aren abantail nagusienetakoa bere azkartasuna da. Sistema hau ere Google Chromek erabiltzen du. QupZillak web nabigatzaile batek behar dituen tresna edo ezaugarri guztiak ditu: markatzaileak edo bookmarks deritzonak, feeds irakurgailuak, publizitatea blokeatzeko plugin-a etb.

Aipatu beharra dago, Firefox nabigatzailearen itxura duela. Baina honek aukera gehiago ematen dizkigu, orrialdearen itxura pertsonalizatuagoa izaten. Gainera, honen menua askoz ere txukunagoa da Firefox-ena baino.

Amaitzeko, esan beharra daukat nahiz eta QupZilla web nabigatzailea oraindik ez den oso ezaguna, bere sortzaileak lanean ari direla, ahal den pertsona eta erabiltzaile gehienera iristeko. Horregatik, programa honek gero eta hizkuntza gehiago ematen dizkizu, zurea aukeratzeko. Momentuz, Ingeles, Gazteleraz, Frantsezes, Alemanieraz eta beste hainbat hizkuntzetan dago erabilgarri.

martes, 15 de mayo de 2012

SEO



Gure lanak, blogak edo artikuluak sarera igotzen ditugunean sareko beste eduki bat bilakatzen da, ez hobeago, ez txarrago, ez luzeago, ez politago… beste bat soilik. Egun ikusezina izan nahi ez baduzu inoiz baino garrantzitsuagoa da sarean leku on bat izatea, bilatzaileen lehenengo emaitzetan egon beharra dago.

Internautek gure edukiak aurki ditzaten hitz gakoak ezinbestekoak dira modu egoki batean ezartzea, horrela gure lanak emaitzen lehen postuetan agertuko dira eta ez dira gerizpean geratuko. Egun tresna berri bat dago webgune baten kokapena hobetzeko, SEO (Search Engine Optimization) du izena. Estrategia berri hau prozesu bat da non bere helburua bilatzaileetan web guneen ikusgarritasuna era natural eta etiko batean hobetzea den.


Publizitaterako ere tresna oso baliagarria da, izan ere, egun internet da enpresentzat beraien bezeroengana modu zuzenean irizteko aukera ematen duen hedabidea. Jakina da bilatzaileetan lehenengo emaitzetan egoteko ordainduz kokapena hobetzen dela, SEO alderdi horretatik ere egokia da, izan ere, doako zerbitzua eskaintzen dizu.  Gainera, gaur egun esan dezakegu Googleen ez bazara azaltzen ez zarela existitzen, horrebestez enpresentzat ezinbestekoa da bilatzailetan lehenengo postuetan egotea, bide batez trafikoa handitu eta bezero gehiago izateko.

Laburbilduz, SEO bilaketa tresnen optimizazioaren bidez gure web orrialdea errazago aurkitzeko aukera izango dute modu eraginkor eta errentagarri batean. Jendeak gure lana edo produktuekin topo egingo du eta lehiakideak izanez gero beraiek bilatzaileetan duten tokia hobetuko dugu estrategia honen bidez.  


Itziar Gorriti


lunes, 14 de mayo de 2012

SkyDrive Microsoften apustua dokumentuak "lainora" igotzerakoan

 Zabaleta Maixa
Gaur egun, ia denok dugu internetra edozein lekutan konektatzeko aukera. Eta dokumentuak usb eta horrelakoetan gordetzean hauek etxean ahaztu edo kalean galdu, eta zure dokumentuak galtzeko aukera duzu. Horregatik azkenaldian, ordenagailuko dokumentuak linean gordetzeko edo "lainoan" izateko moda bat jarri da. Orain, Microsoften SkyDrive izeneko zerbitzuari buruz hitz egingo dut.

Zerbitzu hau 2007ko abuztuaren 7an atera zuten Windows Live Folders izenarekin. Baino astebete beranduago Windows Live SkyDrivera aldatu zioten. Hasieran, zerbitzua gutxi batzuek bakarrik erabil zezaketen. Estatu Batuetan, Ingalaterran eta Indian. Baina gaur egun, Hotmail kontu bat duten guztiek eduki dezakete.

Erabiltzaile berria bazara SkyDrivek 7GB ko espazioa uzten dizu dohain. Ohiko erabiltzailea izanez gero, 25GB ko espazioa duzu dohainik, eta gutxi iruditu eta gehiago nahi izanez gero 100GB espazioa eduki ahal izango duzu diru gutxiren truke. Bestalde, Microsoften taldea lanean aritu ostean, Windows7, Windows8 eta Vista ordenagailuetatik zuzenean "lainoan" gordetzeko aplikazioa sortu dute. Horrela, ordenagailuan dagoen dokumentu bat, karpeta batetik beste batera mugituta igotzen da "lainora".

"Lainoan" dokumentuak gordetzeko konpetentzia
Gero eta horrelako zerbitzu gehiago daude gure eskura eta ezagunenak Dropbox, Google Drive, SkyDrive eta beste hainbat dira. Horregatik hemen uzten dizuet bideo bat bakoitzaren alde honak edo puntu fuerteak erakusten dizkigula.

domingo, 13 de mayo de 2012

La Vanguardiako hemeroteka


La Vanguardia 1881eko maiatzak 3an Bartzelonan Carlos Godó eta Bartolomé Godó anaiek sortutako egunkaria da. Espainia osoan egunero argitaratzen den gaztelaniazko egunkaria da non 2011ko maiatzaren 3tik aurrera katalanezko bertsioa ere egiten den. 2000. urtean izendatu zuten gaur egun zuzendari den José Antich kataluniarra. 



La Vanguardia egunkariak berezitasun aipagarria dauka beste egunkariekin alderaturik, izan ere, bere artxibo guztiak digitalizatu ditu oso osorik. Hemerotekak emaitza zoragarriak izan ditu jendearen ikusgai baitaude 131 urte hauetako ale guztiak, horrenbestez ordutik hona argitaratutako ale bakoitza ikusgai dago bere web orrialdean edo bere facebooken. Hemeroteka honi bakarra egiten diona ez da soilik denboraren hedadura zabala, baita doakoa online zerbitzua izanak eta edukiak gorde edo inprimatzeko aukera daukala.

Hemeroteka digital honek hiru bilaketa modu eskaintzen dizkizu. Lehenengo bilatzeko modua hitz gakoen bidez izango litzake. Bigarren bilatzaileak berriz data hartuko luke kontuan non egun zehatz bat bilatuko genuke. Azkenik,  hirugarren bilatzeko moduak aurreko bien konbinaketa bat izango litzake, izan ere, hitz gakoak jarriko genituzke eta baita aurkitu nahi dugun dataren tartea ere.



La Vanguardia hemerotekaren arrakasta azaltzen duen bideoa: 


                                                                                                                                       Itziar Gorriti

YouTube


Gaur egun edonork interneten bideo bat bilatu behar duenean YouTubera jotzen du, bera da ikus-entzunezko dokumentuen izarra.  YouTube web orrialde bat da bideo digitalak igo eta partekatzeko non Adobe Flash erreprodukzioa formatua erabiltzen den.
 PayPal enpresako hiru langile ohiek sortu zuten web orrialde hau 2005eko otsailean, bere lehenengo bideoa “Me at the zoo” izan zen, bertan ikus daiteke YouTubeko fundatzaileetako bat zoologiko batean. 2006ko urrian Google enpresak barneratu zuen 1.650miloi dolarren truke eta gaur egun bere filialetako bat da.
Bere arrakastaren oinarria pertsona orok bere bideo pertsonalak modu arrunt batean mundu osoaren esku jartzean datza. Bertan bideoak eduki ezberdinekin aurkitzen dira: bideo musikalak, film zatiak eta telebistako erreportajeak, besteak beste.
2007ko ekainean hizkuntza askotara itzuli zen. Gaur egun, YouTube hizkuntza ezberdinetan erabiltzeko aukera dago, zehazki 10 hizkuntzetan. Hala ere, eduki originalak ingelesezkoa izaten jarraitzen du.

YouTube plataforma ospetsuenetako bat izanik publizitateak ere atea jo zion 2007ko maiatzean. Urte hartan iragarki publizitarioak agertzen hasi ziren, hala ere, orduan ez zuen arrakastarik eduki, izan ere, iragarle batek ere ez zituen diru-sarrerak handitu. Bestalde, publizitate teknika batek oso ondo funtzionatu du, biralak. Bideo birala edo marketin birala sare sozialen bidez zabaltzen den jarduera da. Fenomeno ohikoa da YouTuben, asko ikusten diren bideoen bisita kopuru handiak ikusleen ahoz ahoko gomendioengatik igotzen baitira sarri.
YouTuberen lehiakide zuzenak Yahoo!Video, MyVideo eta Video Google dira, naiz eta azken hau ez den lehiakide bezala hartzen izan ere enpresa berekoak diren. Web orrialde hauek YouTuberen lehiakideak diren arren ez dut uste konpetentzia handirik egiten dionik, izan ere, jendearen baitan marka ederto finkatuta dago.
 
Bideoak YouTubera igotzeko gida

Itziar Gorriti

Prentsa datu-base interesgarriak


Prentsa datu-base interesgarriak daude Euskal Herrian, Espainian eta baita Europan ere. La Vanguardia eta El Mundo Deportivok dituzten hemerotekak oso erakargarriak dira izan ere, bata 1881koa eta bestea, 1906koa da. 
La Vanguardiako hemerotekaren irudia

La Vanguardia 1881an Godo anaiek sortutako egunkaria. Egunerokoa da. egunkari hau . Erdaraz argitaratzen da, hala ere 2011ko maiatzaren 3tik katalunieraz argitaratzen da. Egunkaria Kataluniako bigarren egunkari salduena da gaur egun.  La vanguardia hemeroteka erakargarria du, bere lehen zenbakia 1881ko otsailaren 3koa da.

El Mundo Deportivo, hemeroteka



El Mundo Deportivo egunero argitaratzen den kirol egunkaria da. Hau ere Godo anaiek sortutakoa. 1906ko otsailaren 1ean sortu zen, hasiera batean, astekaria zen arren, 1929tik egunero argitaratzen da. Espainiako kirol egunkari zaharrena da Mundo Deportivo eta Europako bigarrena. Izan ere, La Gazzetta Dello Sport italiako da zaharrena. Hau 1896ean sortu zen.

Beste hemeroteka interesgarri batzuk; The New York Times archive,     El Pais, La Gazzetta Dello... dira.

martes, 8 de mayo de 2012

Bing bilatzailea

Amaia Bolinaga
Bilatzaileetaz hitz egiterakoan lehenengoa burura etortzen zaidana beti da Google eta ez dakit zergatik ez zaidan Yahoo! edo Bing bilatzaileak lehenago bururatzen. Agian, Google besteak baino gehiago erabili izan dudalako izango da edota betidanik ezagutu dudalako, baina Blog honetan Yahoo! bilatzaileaz hitz egin nuen eta bilatzaile horrek ematen dituen abantailetaz eta ezaugarrietaz hitz egin nuena, eta egia esateko asko gustatu zitzaidan. Oraingo honetan, berriz, Bing bilatzaileaz hitz egingo dut. Hasieran berari buruzko informazio apur bat emango dut eta ostean, ezaugarri batzuk pixka bat zertaz doan ezagutzen joateko.

Hasteko, Bing (lehen Live Search, Windows Live Search edo MSN Search izenarekin ezagutzen zena) Microsofeko bilatzaile bat da. 2009ko maiatzaren 28an izan zen aurkeztua Microsofteko zuzendari exekutiboarengatik, Steve Ballmer. 2009ko ekainaren 3an ipini zen martxan erabilgarri. Datu kurioso bat dago non 2009ko uztailaren 29an Microsoftek eta Yahoo!-k iragarri zutela Bing bilatzaileak Yahoo! Search ordezkatuko zuela aurtengo urtean, hau da, 2012an alegia.


(Steve Ballmer, Google Imagenes)

Ezaugarrietaz hitz egiterako orduan, esan beharra daukat hainbat ezaugarri ezberdin dituela eta denak banan banan ez dudala kontatuko, baina esanguratsuean eta gainontzeko bilatzaileetik agian ezberdintzen dituenak aipatuko ditut:

-Egunero fondoko argazkia aldatzen du. Imagina horiek mundu osoan ezagunak diren lekuak dira eta horretaz gain, leku horren informazioa eskuragarri duzu.
- Bideo miniatura Preview dauka zeinetan bideo miniatura hori desplazatuz gero, automatikoki erreproduzitzen hasiko da. 
- Horretaz gain, gai asko dauzkazu eskuragai eta edozeri buruz gainera: kirolak, finantzak, matematikako kalkuluak, ortografia, hiztegia, hiztegi entziklopedikoa, erosketak egiteko aukera, osasunari buruzko informazioa... Eta gainera, tokiko informazioa ere eskaintzen du; hala nola, trafikokoa, enpresena, pertsonean, zorrak, zerbitzuen bilatzailea (jatetxeak...), pelikulak, hotelak...

Internazionalki ezaguna da eta hainbat hizkuntzetara moldatuta dag: Albanézs, Árabe, Alemán, Catalán, Chino, Francés....Hizkuntza asko daude, guztira 40.

Jarraian bideo bat aurkitu dut oso erabilgarria dena eta oso ondo ulertzen dena, esan beharra daukat bideoa gaztelanian dagoela:







domingo, 6 de mayo de 2012

Wikipedia

Gaur egun sarean ibiltzen den orok ezagutzen du Wikipedia, izan ere, interneteko gune bisitatuenetakoa da, egunean 60 milioi bisita  inguru  izaten ditu.  Wikipedia doako entziklopedia eleanitza da, hasiera batean Wikipedia ingeles hutsezko  entziklopedia bat izan zen, hala ere, berehala  hasi  ziren  beste  hizkuntzetan idazten.  Gaur egun, 240  hizkuntza ezberdinetan argitaratzen  da. Wikipediaren  helburua  historiako entziklopediarik handiena  egitea  da,  hizkuntza  anitzetan, ahalik eta  kalitate  hoberenekoa  eta  mundu guztiarentzat. 


Wikipedia 2001. urteko urtarrilaren 15ean Nupedia entziklopedia askearen ondotik sortu zen Jimmy Wales eta Larry Sanger-en eskutik. Nupedia 2000. urtean jaio zen entziklopedia arrunten bidea jarraitzeko asmoz, bertan idazteaz adituak arduratzen ziren modu formal batean.  Wikipedian ez bezala Nupedian artikuluak publikatu aurretik adituek berrikusi behar zituzten eta honek prozesua asko geldotzen zuen eta urte baten buruan artikulu gutxi batzuk publikatu ziren. 2001eko urtarrilaren 10ean bi sortzaileetako batek forumean wiki bat irekitzea proposatu zuen. Wikiaren filosofia edonork idazteko aukera ematea zen. Hainbat kritika jaso zituen ideiak, baina handik 5 egunera jaio zen ofizialki Wikipedia entziklopedia askea.

Gaur egun eduki askekoa da Wikipedia,  munduko pertsona orok idazteko aukera dauka, edonork argitaratu eta editatu dezake artikuluren bat, artikulu baten autorea izateko ez da gaian aditua izan beharrik. Artikuluak GNU Free Documentation License, hau da, Dokumentazio Librearen Lizentzia erabiliz argitaratzen dira. Honek esan nahi du lizentzia mantenduz edozein aldaketa egin daitekeela beraietan. Hala ere, hainbat arau dauzka Wikipediak: ezinbestekoa da aurretiaz idatzitako testu baten copyright-a errespetatzea,  ezin dira Wikipediara beste autore batzuen testuak argitaratu eta debekatuta dago Wikipediako edukiren bat beste inon copyright-pean argitaratzea.

Pertsona orok argitaratzeko aukera izateak bere alderdi onak eta txarrak dauzka, izan ere, bertan bilatzen dugun informazioaz ezin gara guztiz fidatu. Wikipediaren publikoaren parte gehienak intentzio onak dituen arren badago bandalo izenez ezagunak diren jendea. Bandaloak anonimoak izaten dira normalean, hauek entziklopediaren artikuluen modifikazio inozo eta iraingarriak egiten dituzte. 

Itziar Gorriti

Google Plus Google bilatzailearen sare soziala


Maixa Zabaleta

Mundu osoan zehar erabiltzaile gehienak dituen bilatzailea da Google, baina horretaz gain, hainbat aplikazio eta tresna ditu. Esaterako, GoogleMaps, Google Analytics, Google Trends eta beste batzuk. Baina gauden garai hauetan sare sozialak dira interneteko errege. Facebook da ezagunena mundu osoan baina Espainian Tuenti ere oso ezaguna da. Horregatik, 2011ko ekainaren 28an Google Inc enpresak Google+ (Google Plus edo Google Mas ere deitzen diote) atera zuen Tuenti eta Facebook eta beste sare sozialei aurre egiteko. Gainera, HTML5 ean eginik dagoenez, edozein soportetan erabil daiteke (mugikor, ordenagailu edo tablet).

Google Plus sare sozialak lehenengo bi astetan 10 milioi erabiltzaile lortu zituen. Gainera, Beta bertsioan zegoenez, ez zegoen mundu guztiarentzako erabilgarri eta hala ere oso harrera ona izan zuen. Atera zenetik eta hiru astetara 20 milioi erabiltzaile zituen. 2011Ko irailaren 20an bertsio osoa argitaratu eta erabiltzaileen kopurua %30 igo zen. Eta 43 milioi erabiltzaile baino gehiagota heldu zen.

Baina nola funtzionatzen du Google Plus delakoak?
Sare sozial honen ezaugarririk nagusiena Circles (Zirkulu) delakoa da. Circles Facebookeko “laguna” bezala izango zen. Baina, Circlesek lagunagarritasunagatik batu beharrean interes komunengatik batzen ditu. Adibidez, guk Zirkulu bat egiten badugu “Seme-Alabak” izenarekin, eta hor beste norbait sartzen badugu, Google Plusek galdetzen digu ea pertsona hori Zirkuluan sartu nahi al dugun.

Bestalde, Hangouts izeneko tresna dugu. Edo gazteleraz, Quedadas deitzen dena. Honekin edozein pertsonarekin bideotxatez kontaktatzeko aukera ematen digu eta txateko sala horretara 10 pertsona gehiago gonbidatu ditzakezu edo beste pertsona baten salan sartu dezakezu.

Garrantzitsuenak hasierako bi funtzioak ziren baina hauetaz aparte ere beste hainbat tresna ditugu. Instant Uploads, Mezuak, Interesak, Joko Sozialak eta Berriak. Lehenengo biak, batez ere, mugikorretik erabiltzen dira. Instant Uploads argazkiak mugikorretik igotzeko erabiltzen da eta Mezuak Zirkuluen barruan mezu instantaneoak bidaltzeko zerbitzua eskaintzen du. Berriak gure profileak aldaketak edo lagunen aldaketei buruz abisatzen digu eta azkenik, Google Plus ez da ahazten erabiltzaileak entretenitzen eta horregatik hainbat joko eskaintzen ditu erabiltzaileentzako.

sábado, 5 de mayo de 2012

Aukera berriak, bilatzaile berriak!


Amaia Bolinaga 

Yahoo! Inc. enpresa global bat da. Bere egoitza Estatu Batuetan dauka eta bere helburua Interneteko zerbitzu globala izatea da. Interneteko portal bat dauka, web direktorio bat eta hainbat zerbitzu ezberdin eskaintzen ditu; hala nola, korreo elektronikorako aukera.
1994ko urtarrilean sortua izan zen Jerry Yang eta DavidFilongatik. 1995eko martxoaren 2an eratu zen enpresa bezala eta boltsan kotizatzen hasi zen 1996ko apirilak 12an.
Hasiera batean Yahoo! "Jerry's Guide to the World Wide Web" izenarekin ezegutu zen (Jerry-ren guida World Wide Web inguruan), baina laister aldatuko zuten Yahoo! izenera.
Yahoo!-ren ospena geroz eta handiago izaten hasi zen eta bere zerbitzuen gama handitzen hasi zen. Yahoo!-k eskaintze dituen zerbitzuen artean hauexek aurkitzen ditugu gaur egun: Yahoo! Correo, Yahoo! Messenger, Yahoo! Grupos, Yahoo! Juegos, Yahoo! Compras, Yahoo! Subastas...
Bilatzaile hau kontratu estrategikoak egiten hasi da telecomunikaziozko hainbat enpresekin, izan ere, bere helburua lehiakideei aurre egitea da: Google, AOL, Terra, MSN ...
Pertsonalki nik ez dut oso ondo ezagutzen bilatzaile hau, izan ere, honen ordez Google bilatzailea erabiltzen dut, agian ezagunagoa egiten zaidalako eta betidanik hauxe erabili izan dudalako. Orain, honi buruz lan egin behar izan dudanez bilatzaile “berri” hau erabiltzera bultzatu dit eta esan beharra daukat Google baino aukera gehiago ematen dituela niri eman didan inpresioan behintzat. Lehenengo inpresioa ona izan da. Aukera asko ematen dizun bilatzailea da, zuk nahi duzunari buruz bilatzeaz gain, aukera ematen dizu gaur egun gehien hitz egiten edo irakurtzen diren gaietaz ohartzeko. Horretaz gain, Yahoo!k. eskaintzen dituen zerbitzu guztietan ere ohartzen dizu. Lehenengo inpresioa oso ona izan da, agian hemendik aurrera Google erabiltzeaz gain Yahoo! erabiltzen hasiko naiz ere. 


Apur bat Youtube-en salseatzen bideo hau aurkitu dut nahiko interesgarria izan daiteena. Laburbiltzeko, bideoak esaten duena da Yahoo! eta Microsoft enpresak batu egingo direla Google bilatzailearen aurka joateko.